RSS

HOBBIDE

09 Ene

Lehengo egunean, oporrak hartu eta hurrengo egunean, lankide batek “Hobbide” zer zen galdetu zidan; esan nion oraingoz saio bat dela, oraingoz esperimentatzen ari garena, nere ustetan nahikoa interesgarria dena, baino aukera bat besterik ez.

Lanbide Heziketan urteak eman ditugu EFQM ereduarekin lanean eta, egia da, aintzatespen eta sari asko jaso ditugula, baino gure arazoa guzti honen jarraipenean dago; izan ere,  behin zillarrezko Qren mailara iritsita gero, nola jarraitu behar dugu? Urrezko Q lortzera jo behar dugu? Eta ikastetxe guztiak? Eta ondoren? Europako Award saria? Eta hori ere ikastetxe guztiak?

Eta horixe da Hobbide

HOBBIDE Kudeaketa Eredua.pdf

Hobbide Aurkezpen Ofiziala

Hobbide Aurkezpen Ofiziala
View more presentations from agcalidadfp Kike Intxausti

Sariak ongi daude, eta inoiz ez diot nik ukatuko inori sariak lortu nahi izatea, guztiz alderantziz; baino gure estrategia kudeaketa maila on bat lortzea izan zen, hori faktore kritikoa zelakoan lanbide heziketa sistemaren emaitza orokorrak hobetzeko, zer ikusi handia duelakoak batak bestearekin. Kalitate ereduak aztertuta ISO eta EFQMrekin lan egitea erabaki zen bere garaian. Helburu bat jarri zen (400 puntu) eta hori lortzeko Euskalitera jo genuen; izan ere, Euskalit da Jaurlaritzak sortu zuen erakunde, kalitatea eta bikaintasuna sustatzeko.

EFQM bikaintasun ereduarekin asko ikasi dugu guztiok, ikuspegi zabalagoa eman digu ISO arauak baino; izan ere, zerbitzuez gain (ISOk hauek hartzen ditu ardatz gisa), ereduak beste hainbat alderdi ere kontuan hartzen ditu, hara nola, liderren jarrera eta haien inplikazioa, pertsonak kudeatzeko modua, baliabideak, prozesuak edota estrategiaren kudeaketa; azken hau funtsezkoena dela esango nuke. Emaitzak garrantzi handia dute ereduan, erakundeak planifikatu dituen emaitzez gain, bezeroen, pertsonen eta gizartearen arloetan lortutakoak ere bai.

Orain etapa bat amaitu da; 50 ikastetxek lortu dute helburua. Eta orain?, logika berarekin jarraitu behar al dugu, hau da, Kudeaketa-EFQM-400 puntu-Memoria-Euskaliten Ebaluazioa-Q Saria? Ez dut uste estrategia gisa egokia denik.

Esperientziak erakutsi digu oso zaila dela memoriaren enfokearekin lan egitea; ezagutza handia behar da eta ikusi dugu laguntza behar izan dugula memoriak prestatzeko eta ebaluaketak behar bezala egiteko; zaila da oso eredua ongi ezagutzea eta interpretatzea, zailagoa kudeaketaren ebidentziak ongi identifikatzea eta baloratzea eta ezinezkoa da EFQMrekin -batik bat memoriekin- lan egiteko behar den jakintza hori lankide askorengana zabaltzea ikastetxetan;  gutxi batzuek baino ezingo dute lortu ezagutza hori, dedikazio handia behar baitu. Eta galdera da, erraztu ahal dugu?

Gure arazoa da kudeaketa zabaldu nahi dugula eta jendea bere kudeaketa horren JABE IZATEA nahi dugula; ondorioz pertsona askok kudeaketaren inguruko formazioa behar dute -dugu- eta zerbait errazagoa behar dugu lana egiteko. Une honetan Prozesuen bidezko Kudeaketa Sistemak ezartzen ari gara, prozesu bakoitzaz bere Jabea arduratuko delarik.

Bada, Hobbideren aukera litzateke jabe horrek EFQM ezagutzea baino bere prozesuari ebaluatzeko behar duen adina besterik ez. Eta horretarako Hobbidek EFQM zatitu egin du. Gure buruari honakoa galdetu diogu: zergatik ez ditugu gure SGP-ren prozesu bakoitzarekin bat etor daitezkeen EFQM lerroak osatzen?

Kike Intxausti

Eta horixe da Hobbide

HOBBIDE Kudeaketa Eredua.pdf

Anuncios
 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: